'Martin euskararen bila' ipuina irakurriko da Pasaiako liburutegietan
Pasaiako lau udal liburutegietan irakurriko da 3 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako Martin euskararen bila ipuina. Xabier Terrones arituko da kontalari lanetan. Emanaldiak martxo osoan zehar egingo dira eta beti ordutegi berean, 17:30ean alegia.
Ipuin kontaketak non eta noiz.
Martxoak 5, osteguna
- Trintxerpeko liburutegian, 17:30ean.
Martxoak 12, osteguna
- Donibaneko Ubera liburutegian, 17:30ean.
Martxoak 23 astelehena
- Antxoko liburutegian, 17:30ean.
Martxoak 25, osteguna
- San Pedroko liburutegia, 17:30ean.