Koronabirusa prebenitzeko aholkuak eman ditu Osakidetzak
Koronabirusa heda ez dadin hainbat prebentzio aholku eman ditu Osakidetzak. Euskal Herrian hamabi dira baieztatutako kasuak.
HITZAk esku artean duen informazioaren arabera, oraingoz, Oarso Bidasoan ez da koronabirusak eragindako COVID-19 eritasunarekin lotutako kasurik. Euskal Herrian, hamabi kasu daude baieztatuta. Osakidetzak, baina, badaezpadako aholkuak eman dizkie herritarrei, prebentzioa lantze aldera. Ondoko bideoan ikus daitezke horiek.
Hori bai, arnas sintomaren bat dutenek, edo arrisku eremu batera bidaiatuko dutenek, aholkatu dute honako telefono zenbakira deitzea, eta ez joatea osasun zentroetara. Hau da telefono zenbakia: 900 20 30 50.