OTXEren lan bikaina San Markon
OTXE taldearen eskolako kideek oso lan ona egin zuten igandean San Markon egin zen mendiko lasterketen lehian. Emaitza bikainak lortu zituzten.
OTXEko gaztetxoak, San Markon. Igandean egin zen, Oarsoaldeko Txirrindularitza Elkarteak antolatuta (OTXE) San Markoko BTT proba. Bertan, etxekoen, OTXEko kirolarien emaitzak bikainak izan ziren.
10:00etan hasi zen eskolarteko txapelketa. OTXEko gurasoek landutako 1,4 kilometroko ibilbideari Kimu Mailakoek bi itzuli eman zizkioten, eta Haur Mailakoek hiru. Ikusle asko izan zituen probak, eta gaztetxoek lehiak bukatzerakoan txokolatadaz eta podium bitxian gozatu zuten. Honakoak ohorezko postuak:
Haur Maila, neskak
- 1. Uxue Polo-OTXE (Errenteria-Orereta).
- 2. Intza del Teso-OTXE (Oiartzun).
- 3. Intza Navarro (Hernani).
Haur Maila, mutilak
- 1. Julen-Miribilla Eskola (Bilbo).
- 2. Limousin taldeko kide bat (Tolosa)
- 3. Peio Munduate-OTXE (Errenteria-Orereta).
Kimu Maila, neskak
- 1. Limousin taldeko kide bat (Tolosa)
Kimu Maila, mutilak
- 1. Manex Olaiz-OTXE (Oiartzun).
- 2. Aiur Ugartemendia-CC Irunes (Irun).
- 3. Oier Albisu-OTXE (Oiartzun).
Eskolartekoen lasterketaren ondoren, 11:00etan, Euskadiko Openeko lasterketa egin zuten, 180 bat txirrindulariren parte hartzearekin. 5,8 kilometroko zirkuitua zuten, eta kategoriaren arabera, horri hainbat itzuli eman zizkioten. Euriteengatik lokaztuta izan arren, goizak aurrera egin ahala lokatza lehortu, eta zaildu egin zuen lehiakideen jarduna, Elute/Sub 23 mailakoena batez ere (bost itzuli eman behar zizkioten zirkuituari).
Edonola ere, hona hemen nagusien ohorezko postuak:
Gizonen Elite eta Sub 23 mailak
- 1. Aitor Begino (Katea Bike)
- 2. Iker Eskibel (Oreka Cycling)
- 3. Cesar Manso (Probikes Rioja).
- 7. Asier Otegi (Oiartzun Bike).
- 21. Mattin Sanzberro (Urkia Amets-OTXE).
Gizonen 30 urtetik gorakoak
- 1. Eneko Gonzalez (Biteri CDE)
- 2. Ander Lekuona (Racing Shox).
- 3. Iñaki Carro (SC Bikers).
- 7. Sergio de Oliveira (Oiartzun Bike).
Gizonen 40 urtetik gorakoak
- 1. Ekleyson Marques (Racing Shox).
- 2. Jose Luis Iñorbe (Ciclos Gamen).
- 3. Alberto Gomez (Biteri CDE).
- 4. Unai Yus (Loro Parque Tenerife).
- 5 Iker Irastorza (Oiartzun Bike).
- 6. Damian Zamora (Oiartzun Bike).
- 9. Francisco Suarez (OTXE).
Emakumeen Elite eta Sub 23 Mailak
- 1. Estibalitz Sagardoi (Saltoki Conor)
- 2. Maialen Larrinaga (Seguros Bilbao).
- 3. Rosa Herrero (Racing Shox-Laguntasuna). Gipuzkoako txapeldun izan da oiartzuarra.
- 4. Nagore Elu (Seguros Bilbao).
Gizonen Junior Maila
- 1. Gexan Albisu (Urkia Amets-OTXE). Openean lehena eta Gipuzkoako txapeldun izan da oiartzuarra.
- 2. Alfonso Fernandez (Saltoki Olza).
- 3. Xabier Txintxurreta (Urkia Amets).
Emakumeen Junior eta Kadete Mailak
- 1. Edurne Izkue (Elektra).
- 2. Nahia Polo (Urkia Amets-OTXE). Bigarren Openean eta Gipuzkoako txapeldun izan da errenteriarra.
- 3. Elisabet Galle (Saltoki Olza).
Mutilen Kadete Maila
- 1. Ander Biurrarena (Saltoki Olza)
- 2. Elisandre Urze (Saltoki Olza).
- 3. Gabriel Etxeberri (Elektra).
- 6. Eneko Balda (Urkia Amets-OTXE). Gipuzkoako txapeldun izan da lezoarra.
Jarraian, OTXEk HITZAri emandako hainbat argazki ikus daitezke.
