'Basoa nire baitan' argazki erakusketa, Xenpelar etxean
Esther Otxoaren argazki erakusketa larunbatean aurkeztuko da eta martxoaren 28a bitarte egongo da ikusgai.
Esther Otxoa errenteriarrak Basoa nire baitan argazki erakusketan ibilbide emozional eta fisikoa aurkezten du, bularreko minbizi baten diagnosia egin ondoren. Hemeretzi dira erakusketa osatzen duten irudiak, eta bertan bere prozesua kontatzen du, autoerretratuak basoko elementuen argazkiekin uztartuz.
Otxoaren erakusketa martxoaren 7an, larunbatean, inauguratuko da, 19:00etan Xenpelar etxean. Obrak martxoaren 28a bitarte egongo dira ikusgai, astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara. Horrez gain, martxoaren 17an, Otxoa bere sorkuntza prozesuari buruz arituko da 19:00etan Xenpelar etxean.