Esploratzaile gazteei ateak irekiko dizkie Albaolak
Haurrei zuzendutako Euskal Esploratzaileen Tailerra antolatuko du Albaolak hilaren 7an eta 21ean.
Kartografia haurrentzat erakargarri egiteko ekintza antolatu du Albaola Itsas Kultur Faktoriak astebururako. Euskal Esploratzaileen Tailerrak, Euskal Herriko marinelek erabili zituzten ibilbideak ezagutzera eman nahi ditu. Esploratzaile ospetsuen aztarnei jarraiki, erabili zituzten ibilbideak mapan kokatzen ikasiko dute, koordenadak txertatuz.
Tailerra 8 eta 11 urte bitarteko haurrei dago zuzendua eta bi saio izango ditu, hilaren 7an (larunbata) eta 21ean (larunbata) 16:00etan, Albaolan bertan. Plaza mugatuko ekitza izango denez, erreserbak egitea beharrezkoa izango da. Bi bide ahalbidetu ditu faktoriak izena emateko; posta elektronikoz ala telefonoz 943392426 zenbakira deituz.