Irakurketa kluba itzuliko da apirilean
6-8 urte bitarteko umeei bideratzen zaie. Apirilean hasita, sei saiok osatuko dute programa. Astearteetan izango dira, 18:15ean, Xenpelar etxean.
Apiriletik aurrera irakurketa klub berria sortuko da 6-8 urte bitarteko umeentzat. Sei saiok osatuko dute egitaraua, astearteetan, 18:15ean, Xenpelar etxean: apirilaren 21 eta 28an, eta maiatzaren 5, 12, 19 eta 26an. Haurrek heldu batek lagunduta joan beharko dute, eta izena ematea beharrezkoa da apirilaren 3a baino lehen taldea bete arte.
Saioak Lur Kortak dinamizatuko ditu eta, ipuinak kontatzeaz gain, liburu ezberdinak ikusteko aukera izango dute, taldean eta laguntzera doazen helduekin.
Izena emateko:
- Telefonoz: 943 44 96 35
- Emailez: biblioteka@errenteria.eus
- Whatsapp bidez: 647 67 34 51