Bi final jokatuko dituzte bihar EPLEko pilotariek
Chiapuso eta Azpiroz bigarren mailako Binakako Gipuzkoako Trinkete Txapelketaren lehian ariko dira Iruran; eta Aranguren eta Santxo, eskuz Atanon III.ean, Pilotaren Txokoaren finalean.
EPLEko pilotariek bi final garrantzitsu jokatuko dituzte asteburuan. Errenteria-Oreretako pilotariek bihar izango dute lehen erronka bigarren mailako Binakako Gipuzkoako Trinkete Txapelketan. EPLEko Julen Chiapuso eta Xabier Azpirozek Hernaniko Alvarez eta Pagola bikotearen aurka ariko dira bihar Iruran. Jaialdia 15:45ean hasiko da, eta eurena bigarren partida izango da. Biharko finalean ere lehen mailara igotzea dago jokoan, datorren denboraldiari begira.
Bestalde, Pilotaren Txokoa eskuz binakako txapelketari dagokionez, Mikel Aranguren EPLEko pilotariak usurbilgo Santxorekin batera jokatuko du biharko finala Atano III.a pilotalekuan. Norgehiagoka zaila izango dute Exposito eta Irazustabarrenaren aurka, maila handiko bikotea baitira. Jaialdia 17:00etan hasiko da, eta eurena hirugarren partida izango da.