
Maria Zapatak depresioa ikertu du, antropologia eta feminismotik. Depresioa pairatzen dutenen bi herenak emakumeak dira, eta genero arrazoiak aztertu dituzte.

Hilaren 9an aurkeztuko du Pasaiako EH Bilduk plana, Antxoko Kultur Etxean. Ekitaldi irekia izango da, nahi duten herritarrek parte hartu ahal dezaten.

Errenteriako Udala Martxoaren 8ko erakunde adierazpena egitera atera da gaur. Alderdi guztiek adostutako testuan, hainbat konpromiso bildu dituzte.

Honakoa kategorietan izendatu dute Kukai dantza konpainia: Gizon dantzaririk onena, diseinu onena, ikuskizun onena, koreografiarik onena eta musika konposizio onena.

Zinegoak nazioarteko jaialdian diren sei lanekin emanaldia egingo dute udaletxeko areto nagusian, hilaren 13an, 19:00etan hasita.

Astearte goizaldean gizon batek emakume bati eraso egin zion Euskadi etorbidean. Udaltzainek erasotzailea atxilotu zuen.

Emakumearen Egunaren harira, adierazpen instituzional bateratua helarazi dute gaur Pasaiako Udalan ordezkaritza duten talde politikoek.

Kiroleko partida bana ikusteko aukera egongo da asteburuan Oiartzunen. Mutilen futbol taldeak zulotik atera nahi du, areto futbolekoek lidertza indartu eta saskibaloikoek, gora begiratu.

Emakumeek bizi duten prekarietatea Gipuzkoako erresidentzietako langileengan gorpuzten da. 2018ko irailean hasi zituzten lanuzteak, eta ordutik, ez zaio bide eman haien aldarrikapen bakar bati ere.

Eskualdeko ingeles hiztunek zita garrantzitsua dute datorren ostiralean Errenteria-Oreretako Madison tabernan. Herritar batzuen ekimenez, lehenengo ingelesezko mintzapraktika saioa egingo dute, irekia.

Bost auzo konposta gune daude gaur egun Lezon, Arretxenen, Lopenen, Aralarren, Andreonen eta Altamiran. 2019an 16.881 kilo konpost ekoitzi ziren.

Lezoko kirol taldeen artean nabarmentzekoa da Allerruren gizonen talde nagusia lidergoan egonkortzeko garaipearen bila joango dela Urnietara.

OARSO BIDASOKO HITZAk Martxoaren 8aren harirako zortzi orriko gehigarri berezia egin du. Horren edukietara iristeko, sartu hemen.

Larunbat honetako jardunaldiko ordutegiak eskuragarri daude.

Martxoaren 8aren barruan antolatu diren ekimenen harira, elite mailako binakako partida izango da Fanderiako pilotalekuan. 10:30ean hasiko da. Sarrera doan da.

Chiapuso eta Azpiroz bigarren mailako Binakako Gipuzkoako Trinkete Txapelketaren lehian ariko dira Iruran; eta Aranguren eta Santxo, eskuz Atanon III.ean, Pilotaren Txokoaren finalean.

Lur Kortak 2 eta 3 urteko haurrei ipuinak kontatuko dizkie, Manuel Lekuona bibliotekan. Saio horretan heldu bakoitzak haur bat zaindu dezake.

Izena emateko epea martxoaren 18ra arte egongo da irekita, eta 2 eta 12 urte bitarteko umeei bideratuta daude.

Ekiñe Ramos eta Laia Urretabizkaia Zirika Neska Talde sortu berriko kide dira. Euren jardunaz eta M8ra begira dituzten asmoez mintzatu dira HITZArekin.