Txikienentzako ipuin kontaketa saioa, gaur zortzi
Lur Kortak 2 eta 3 urteko haurrei ipuinak kontatuko dizkie, Manuel Lekuona bibliotekan. Saio horretan heldu bakoitzak haur bat zaindu dezake.
Gaur zortzi —hilak 13—, Lur Kortak oiartzuar txikientzako ipuin saioa eskainiko du Manuel Lekuona bibliotekan. 2 eta 3 urte arteko haurrentzako saioa izango da.
Ipuin kontaketa 17:00etan hasiko da. Saio horretan haur bakoitzarekin heldu batek barruan geratu ahal izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.