Goi mailako pala partida, igandean Agustina Otaolan

Martxoaren 8aren barruan antolatu diren ekimenen harira, elite mailako binakako partida izango da Fanderiako pilotalekuan. 10:30ean hasiko da. Sarrera doan da.

Igandean lehian ariko diren palista batzuk.

Errenteria-Oreretan Martxoaren 8aren barruan antolatu diren ekimenen harira, igandean 10:30etik aurrera Agustina Otaola pilotalekuan emakumezkoen elite mailako binakako pala jaialdia ospatuko da emakumeek kirolean duten paper garrantzitsua bistaratzeko. Galdos eta Mendizabal, Irazustabarrena eta Arrietaren aurka ariko dira. Lau palisten maila aparta da, eta maila handiko partida espero da. Sarrera doan da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.