
Duela bi aste gazte batek harmailaren kontra hartutako kolpeak Trintxer futbol zelaiaren egoeraren inguruko kezka eragin du. Bertako taldeek segurtasuna kolokan dagoela salatu dute.

Maitane Etxeberria eskubaloi jokalaria pozik dago egiten ari den sasoiarekin. Ligako lider da Bera Bera, eta Tokioko Olinpiar Jokoetara joateko aukera du.

Alain Isasa oiartzuarrak Kirol Saria jasoko du gaur arratsaldean bere herrian. Kenpo kai borroka artean munduko txapelduna izan da bi aldiz.

Zozketa publiko bidez izendatuko dira Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako mahaietako kideak.

Bihar zen egitekoa landaketa, baina eguraldi eskasa iragarri dutelako, hilaren 14ra (larunbata) atzeratu dute. 09:00etan elkartuko dira.