Zuhaitz landaketa hilaren 14an Iparragirreko eremuan
Bihar zen egitekoa landaketa, baina eguraldi eskasa iragarri dutelako, hilaren 14ra (larunbata) atzeratu dute. 09:00etan elkartuko dira.
Etxetxok eta Lezoko Ekoloji Taldeak antolatua, zuhaitz landaketa egitekoak ziren bihar; eguraldi eskasagatik, hilaren 14ra atzeratu dute. Iparragirreko Oiana izeneko eremuan egingo dute landaketa, 09:00etan gelditu dira Tiñelu elkartearen aurrealdean.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, bertako zuhaitzak landatuko dituzte. Era berean, partaideek lanerako eskularruak eta arropa nahiz oinetako egokiak eraman ditzatela eskatu dute.
2017an hasi ziren Lezoko bi eragileak inguru horretako berezko basoa berreskuratzen. Memoriaren Basoa eraikitzea da asmoa.