Errenteriako Udala: "Borroka feministak eta mobilizazioek konpromiso irmoko ariketa egitea eskatzen digute"
Errenteriako Udala Martxoaren 8ko erakunde adierazpena egitera atera da gaur. Alderdi guztiek adostutako testuan, hainbat konpromiso bildu dituzte.
Errenteriako Udaleko talde politiko guztiek erakunde adierazpena adostu dute Martxoaren 8ari begira. Bertan jasota dagoenez, gizarteak justizian eta demokrazian aurrera egin dezan, beharrezkoa da printzipio eta aldarrikapen feministak egitura eta politika instituzionalarekin txertatzea, eta haien esku, kasu honetan udalaren esku dagoen guztia egitea. “Herritarrek eskatzen digute guztionak diren baliabideak erabil ditzagun emakumeen eta gizonen artean dauden sakoneko desparekotasunei aurre egiteko, inor atzean utzi gabe”.
Hala, adierazpenean zehaztuta dago borroka feministak “eta kaleetako mobilizazioek erakundeei konpromiso irmoko ariketa egitea” eskatzen diela.
Jarraian, hitzez hitz, udal taldeen erakunde adierazpena (PDF artxiboa da).