Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Neska gazteak, zirikatzeko prest

Ekiñe Ramos eta Laia Urretabizkaia Zirika Neska Talde sortu berriko kide dira. Euren jardunaz eta M8ra begira dituzten asmoez mintzatu dira HITZArekin.

Ekiñe Rivas eta Laia Urretabizkaia, Zirikako kideak.
Mikel del Val
Errenteria-Orereta
2020/03/06

Martxoaren 8a, Emakumeen Eguna, gainean da, eta Errenteria-Oreretako eragile feministak azken prestaketa lanekin dabiltza igandean kaleak aldarriz betetzeko.

Lanean gogor ari den eragile feministetako bat Zirika Neska Taldea da. Hasiberriak dira, duela hiruzpalau hilabete hasi zuten euren jarduna, eta igandekoa izango dute lehen Martxoaren 8a. Ilusioz eta gogoz ari dira. Ekiñe Ramos eta Laia Urretabizkaia Zirika Neska Taldeko kide dira, eta taldearen nondik norakoez eta Martxoaren 8rako dituzten asmo eta helburuez mintzo dira Hitza-rekin. Argi eta ziur hitz egiten dute.

Zirika «Errenteria-Oreretako neska gazte feministez osatutako taldea da», zehaztu du Ramosek. Eragile feminista hau herriko neska gazteen jarduna uztartzeko sortu da. «Bakarrik jende gaztea biltzen gara. 16 eta 20 urte bitarteko neskak gaude taldean. Beharra ikusten dugunean biltzen gara lanerako. Gure ustez, bide onetik goaz», konfirmatu dute neska gazteek.

Errenteria-Oreretan bada talde feminista bat, baina Zirikako kideek ere euren ekarpena egin nahi izan dute, «neska gazteak elkartu, mugitu eta feminismoa sustatzeko». Adierazi dute talde feministako jendea helduagoa dela, eta batzuetan arrotza egiten zaiela haiengana bakarrik joatea. «Guk argi genuen neska gazteak elkartu behar ginela herrian mugitzen hasteko. Horregatik sortu dugu taldea», eutsi du Urretabizkaiak.

M8ko jarduerak, prest
Zirika Neska Taldeko kideak mobilizatuko dira, eta euren ekarpena egingo diote Errenteria-Oreretako Martxoaren 8ari. Horretarako, zenbait jarduera prestatu dituzte euren jarduna bistaratzeko. «10:00etatik 11:45era Herriko Plazan jarriko gara eta gure logoaren margoketa egingo dugu. Hamaiketako txiki bat ere prestatu dugu bertaratzen den jendearentzako. Horrez gain, txapa batzuk ere egin ditugu igandean bertan saltzeko. Ondoren, manifestaziora batuko gara», dio Ramosek.

Mobilizaziorako dei argia egin dute neska gazteek, Martxoaren 8a aldarriz betetzeko. Zirikatzeko jaio dira, eta zirikatzen jarraituko dute. Lehen Emakumeen Egunean gogoz jardungo dute, euren ikuskera eta esperientziatik egunari, eta Errenteria-Oreretako mugimendu feministari ekarpena egiteko.

Erlazionatutako edukiaEgitarau anitz eta zabalarekin dator Martxoaren 8a
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.