Oarsoaldeko udalek emakume batek Trintxerpen jasandako eraso sexista gaitzetsi dute
Astearte goizaldean gizon batek emakume bati eraso egin zion Euskadi etorbidean. Udaltzainek erasotzailea atxilotu zuen.
Oarsoaldean gertatutako azken eraso matxista gaitzesteko adierazpena zabaldu dute Pasaia, Oiartzun, Lezo eta Errenteriako udalek. Astearte goizean 22 urteko gizon batek emakume bati eraso egin zion Trintxerpeko Euskadi etorbidean. Inguruan zeuden bizilagunek, erasoa ekiditen saiatu eta udaltzaingoari abisua eman zioten. Udaltzainek erasotzailea atxilotu zuten.
Gaur bertan irmoki gaitzetsi dute erasoa Oarsoaldeko lau udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak. Gertaera horren ondorioz, emakumeenganako indarkeriaren aurka daudela adierazten dute jendaurrean eta aho batez. Erakundeek, elkarteek eta herritarrek ez dituzte halako gertaerak onartuko, emakumeak indarkeria matxistarik gabe bizi daitezen.
Helburua lortzeko asmoz, herritarrei dei egiten dieten, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, egongo diren ekintza eta mobilizazioetan parte hartzera, emakumeek aske bizitzeko duten eskubidearen alde.