Pasaiako ordezkari politikoen adierazpen ofiziala martxoaren 8rako
Emakumearen Egunaren harira, adierazpen instituzional bateratua helarazi dute gaur Pasaiako Udalan ordezkaritza duten talde politikoek.
Udalbatzan ordezkaritza duten indar politiko guztiek bat egn dute adierazpenarekin. Nazio Batuen Erakundeko Asanblada Orokorrak ezarritako Emakumearen Nazioarteko Egunari tiraka, XX. emakume grebalari horiek oroitu nahi izan ditu gaur Pasaiako Udalak. Hala ere, emakumeen borrokak etenik ez duela izango jakinda, adierazpen instituzional bateratua helarazi du gaur udalak. Argi dute oraindik ere emakumeek bazterkeria jasaten jarraitzen dutela, soilik emakumeak direlako. Era berean bazterkeria hura beste batzuekin nahasten eta indartzen da; klasearekin, etniarekin, adinarekin, migrazio-estatusarekin, sexu aukerarekin edota genero identitatearekin besteak beste.
Beijing Ekintza Plataforma ere gogoan izan du udalak, 25. urteurrenean. Munduko mugimendu honen aburuz genero berdintasuna, oinarrizko giza eskubideaz izateaz gain, mundu baketsu, oparo eta iraunkor batean bizitzeko mugarri ere bada. Helburu horri jarraiki, berdintasuna aldeko aldarri bateratu bat egitera deitu du Pasaiako Udalak.
Emakumeen mugimenduen eskariak aintzat hartu dituzte eta badakite kaleak honako konpromiso hauek hartzea eskatzen diela erakundeei.
- Genero harremanak eraldatzea udalerrietan eta administrazioan.
- Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak errotik etetea eta egiturazko indarkeria pairatu duten biktimei erreparazioa eskaintzea.
- Baldintzak eta aukera egokiak sortzea emakume guztiek tokiko ekonomian, gizartean, politikan eta kulturan parte hartu dezaten.
- Diskriminazio mota guztien aurka borrokatzea.
- Bizitza erdigunean jarriko duten eragile sozialak diseinatzea.
Pasaiako Udalak konpromiso irmoa adierazten du berdintasunean oinarritutako gizarte inklusibo baten eraikuntzan laguntzeko, tokiko bizitzan pertsona guztien eskubideak eta parte hartzea bermatze aldera. Pasaiako Udalak honako konpromiso hauek hartu ditu.Pasaiako Udala Martxoak 8.
