Martxoaren 8ko bazkaria egin dute ikastolan Lezoko hainbat emakumek. Goizean elkarretaratzea eta martxa egin dituzte. Arratsaldean hiriburura doaz.
Aldarrikapenerako goiza izan da gaurkoa. San Pedroko emakumean goizetik kalera atera dira, herriko bazter guztiak feminismoz janztera.
Kalera atera dute feminismoaren indarra eta aldarria gaur Errenteria-Oreretan. Bereziki jendetsua izan da eguerdiko manifestazioa.
Emakumeen gidaritzapean, ehunka lagun atera dira gaur kalera martxoaren 8aren harira. Matxistei, faxistei eta neoliberalei argi utzi diete; "ez dira pasako".
Ehunka izan dira Oiartzunen Martxoaren 8ko eguerdiko manifestazioan parte hartu dutenak. Aldarri orokorrez gain, herrikoak ere jendarteratu dituzte.
Hezkidetza Mahaiak eta Gaxuxak deituta, hamarnaka emakume elkartu dira Lezoko plazan. Zutabea osatu dute, Errenteria-Oreretako manifestazioa elikatzeko.
'Bortxatzaile bat zure bidean' dantzaren grabazioa egin dute Oiartzunen goizean. Ikusgarria izan da plazan egin duten erakustaldia.
Goizean Zirika Neska Taldekoak arduratu dira eguna kalean girotzeaz. 12:00etan manifestazioa hasi da, eta ondoren bazkaria egingo dute.
San Pedron goiz-goizetik atera dira emakumeak kalera, plazara. Barrutia girotu dute, elkarlanean eta ekintza kolektiboan. Eguerdian ekitaldia egingo dute.
Martxoak 8 da gaur. Oiartzunen jada kalera atera dira emakumeak, sorkuntzaren bidez herria girotzera. Eguerdian egingo dute manifestazioa.