[Galeria] Goiza morez jantzi dute Errenteria-Oreretan, gazteenek batez ere
Goizean Zirika Neska Taldekoak arduratu dira eguna kalean girotzeaz. 12:00etan manifestazioa hasi da, eta ondoren bazkaria egingo dute.
Zirikakoak, goizean. Gaur, Martxoak 8. 12:00tan hasi den manifestazioaren aurretik (ondoren emango HITZAk bertako informazioa) gazteak arduratu dira batez ere egunari kolore morea jartzeaz, Zirika Neska Taldekoak goiztiar ibili baitira euren zereginekin, esanaz gazteek ere feminismotik eraiki nahi dutela herria.
Gainera, goizean, Agustina Otaola pilotalekuan emakumeen pala partidak izan dira, eta Emakumeen Etxetik abiatuta batukada feministak txokoak astindu ditu, esanaz, ‘hemen gaude, gaur gure eguna da’.
Manifestazioaren ondoren, 14:00etan bazkaria egingo dute Merkatuzarren. Gero Donostiako manifestaziora joango dira.
