Bonolotoak 120.000 euroko saria utzi du
Asmatzaileak bi euroko txartela egin zuen Gabierrota auzoko Aitzbitarte Pasabideko 6 zenbakian kokatuta dagoen Juanito tabernan.
Errenteriako Aitzbitarte Pasabideko Juanito tabernan egin zuen Bonolotoa saridunak. 121.999 euroko saria utzi du Bonolotoak Errenteria-Oreretan pasa den ostiralean. Zenbaki guztiak asmatu zituenik ez da izan, eta bi lagunek baino ez dute asmatu saria jaso duen bost zenbakiko konbinazioa eta osagarria, bata Errenterian eta bestea, Leon (Gaztela Leon, Espainia).
Asmatzaileak bi euroko txartela egin zuen Gabierrota auzoko Aitzbitarte Pasabideko 6 zenbakian kokatuta dagoen Juanito tabernan.
