2020/3/9

Uhinak saretzen jarraituko dute

Arrosa Irratien Sareak Arrosa jardunaldia antolatu du hilaren 28an. Errenteria-Oreretan izango da zehazki, jardunaldi horren IX. ekinaldia eta goiz eta arratsaldez egitarau oparoa antolatu dute.

Biolentzia sexistaren aurka dauden emakumeen istorioak, Laguntasuna elkartean

Hilos de sororidad (ahizpatasun hariak) filma emango dute asteazkenean Gabierrotako Laguntasuna erretiratuen elkartean.

Kanporaketen fasera iritsi da Euskal Herriko Pala Txapelketa irekia

Asteburuan kanporaketen faseko dozena bat partida jokatuko dituzte Madalensoro pilotalekuan. Oiartzuar bikoteak ere badaude fase berrian.

'Laburbira' antolatu du Lau Haizetarak Euskaraldiaren harira

Euskaraldiaren testuinguruan hitzordu bikaina antolatu du zinemazaleentzat Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak: Laburbira.

'Borroka antifrankista Errenterian' ikerketa aurkeztuko dute gaur Mikelazulon

Errenterian borroka antifrankista nolakoa izan zen aztertuko dute gaur, 19:00etan Mikelazulo elkartean.

Bakailaozko Pintxo Txapelketaren finala, bihar Donibaneko Kulturgunean

Xera, Danontzat, Bi Ondar, Manolo, Callejon eta Ziaboga tabernek osatuko dituzte Oarsoaldeko eta Bidasoko ordezkaritzak. Guztira Gipuzkoako 15 taberna lehiatuko dira 16:00etatik aurrera.

Moitan aurkeztu da Pasaia Itsas Festibala

Bi herriek sinatutako kolaborazio hitzarmenari jarraiki eta harremanak estutze aldera, Portugalen aurkeztu zuten larunbatean maiatzaren 28tik ekainaren 1era egingo den Pasaia Itsas Festibala.

Edari energetikoen gaineko gogoeta egingo dute haur eta nerabeekin Oiartzunen

Adin Txikikoen Mahatik bideratu da lanketa. Haur, nerabe eta horien gurasoei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina izango da.

Pasaia Kirol Elkartearen bolada onak ez du etenik

Pasaiak 2-0 hartu zuen mendean ordura arte sailkapeneko buruan zen, Sestao River, Jesus Mari Zamoran. Bolada ederrean dira antxotarrak, dagoeneko zazpi partida dira galdu gabe.

I. 'Eskubidean' jardunaldiak antolatuko dira hilaren 13an

Pasaiako haur eta nerabeen artean sustatzen ari diren parte hartze programak lehen eskutik ezagutzeko aukera izango da ostiralean Trintxerpeko Gudarien plazan.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak

Jarraian Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak. Donibane eskubaloiko bi taldeek garaipena lortu dute asteburu honetan.

Oiartzungo aurtengo zuhaitz landaketa, Ergoienen

Martxoaren 15ean (igandean) egingo dute aurtengo zuhaitz landaketa. Familiei parte hartzeko eskatu diete. Udalak autobusa eta hamaiketakoa jarriko ditu.

[Galeria] Orio, bitan irabazle San Pedroko XI. Test Estropadan

Orioko bi tripulazioak azkarrenak izan ziren larunbatean badiaren bokalean. Sanpedrotarra AE 7. postuan bukatu zuen, San Juan-Koxtapeko neskak 5. postuan, eta Trintxerpeko talde mistoa, 3. lehen txandan.

ZOZKETA

Gipuzkoa Basket eta Leche Rio Breoganen arteko partidarako sarrerak

HITZAk, HITZAkide batentzat bi sarrera ditu zozketan. Sarrerak HITZAren egoitzan jaso beharko dira.

oiartzun urola

Oiartzungo mutilek garaipenaren bidea aurkitu dute

Oiartzun Kirol Elkarteko mutilen talde nagusiak garaipen garrantzitsua lortu du asteburuan. Saskibaloiko bi taldeek irabazi dute, baita areto futboleko nagusiak ere.

[Galeria] Bazkaltzen ere bai, herriaren erdigunean

Goizeko eta eguerdiko ekintzen ondoren, bazkaltzeko tartea hartu zuten Oiartzunen Martxoaren 8ko jarduerekin bat egin zutenek.

Bonolotoak 120.000 euroko saria utzi du

Asmatzaileak bi euroko txartela egin zuen Gabierrota auzoko Aitzbitarte Pasabideko 6 zenbakian kokatuta dagoen Juanito tabernan.

Gehiago