I. 'Eskubidean' jardunaldiak antolatuko dira hilaren 13an

Pasaiako haur eta nerabeen artean sustatzen ari diren parte hartze programak lehen eskutik ezagutzeko aukera izango da ostiralean Trintxerpeko Gudarien plazan.

‘Eskubidean’ gazteak erdigunean jarri dituen egitasmo kolektiboa da. Irudia: Pasaiako Udala.

Herri hobe baten eraikuntzan sakontzeko asmoz, I. Eskubidean jardunaldiak antolatuko dira hilaren 13an (ostirala). Bertan herriko gazte eta nerabeek haien proposamenen berri emango diete bertaratzen direnei. Eskubidean proiektuak ahotsa eman die Pasaiako gazteei etorkizunean gazte aktibo eta parte hartzaile izan daitezen.

Proiektuak haur eta nerabeak erdigunean jarri ditu, eta haien ikastetxeen edota Haur, gazte eta Nerabeen sustapen sailaren babesa jaso du. Ostiralean beraz 18:00etatik aurrera,  herriko gazteen iritziak ezagutzeko aukera izango da Trintxerpeko Gudarien plazan, hau da, herria zainduko duten hurrengo belaunaldien iritziak.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.