'Laburbira' antolatu du Lau Haizetarak Euskaraldiaren harira
Euskaraldiaren testuinguruan hitzordu bikaina antolatu du zinemazaleentzat Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak: Laburbira.
Euskaraldiaren testuinguruan hitzordu bikaina antolatu du zinemazaleentzat Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak: Laburbira. XVII ekinaldia du Laburbirak aurtengoa, eta horren barruan bederatzi film labur bildu ikusteko aukera izango da. Film horiek guztiak 2018a eta 2020aren artean egindakoak dira, horietako batzuk 2019ko hainbat jaialditan aurkeztutakoak eta ikusleen artean arrakasta handia izan dutenak.
Emanaldia Reina aretoan izango da etzi (asteazkena), 18:30ean eta ordubetez bederatzi film hauek ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek: Gau beltza (Euskaltzaleen Topagunea); Urak dakarrena (Marilin taldea); Anti (Josu Martinez); Tigre bat (Amaia San Sebastian); Pil Pil (Kristina Zorita); Mamarro (Iban Iza Totorika); Kateak (Yolanda Mazkiaran); Jauzi bat eta prixt (Maitane Eyheramonho); Harria Herria (Dimegaz Kultur Elkartea).
Euskaltzaleen Topaguneak bi helburu nagusirekin sortutako zirkuitu ibiltaria da Laburbira: euskarazko sortzaileen lana ezagutarazi nahi du batetik; eta ikusleei perla horiekin gozarazi nahi die, bestetik.