Oiartzungo aurtengo zuhaitz landaketa, Ergoienen
Martxoaren 15ean (igandean) egingo dute aurtengo zuhaitz landaketa. Familiei parte hartzeko eskatu diete. Udalak autobusa eta hamaiketakoa jarriko ditu.
Igandean (hilaren 15ean) Oiartzungo Udalak antolatutako zuhaitz landaketa egingo da. Aurten, Ergoien auzoko Bosbideta eremuan egingo dute aldaketa, bertako basoa berreskuratzeko. Udalak autobusa jarriko du hara joateko, 10:00etan aterako da Haurtzaro Ikastolatik. Herriko ikastetxeetan eman behar da izena.
Udalak adierazi du herriko haurren eta familien laguntza ezinbestekoa dela herriko ingurumen ondarea zaintzeko eta aldaketa bera aurrera eramateko. Hortaz, parte hartzeko eskatu diete.
Parte hartzen dutenei hamaiketakoa emango dietela jakinarazi dute.