Basati dator OzZinema
Sesion Salvaje filma da OzZinemaren proposamen berria. Hilaren 17an eramango du pantaila handira Espainiako exploitation zinemaren gainean mintzo den dokumentala.
Hilaren 17an, asteartea, emango dute 'Sesión Salvaje' filma Niessen Zinemetan. Sesion Salvaje filma da OzZinemaren proposamen berria. Hilaren 17an eramango du pantaila handira Espainiako exploitation zinemaren gainean mintzo den dokumentala. 1960 eta 1980. hamarkaden arteko bidaia egingo du filmak, garai hartako zinemaren gaineko hausnarketa sakona egiteko, Espainiako Estatuko zinemarentzat urrezko garaia izan zen hura; diru gutxirekin eginiko zinea zen, baina onarpen sozial handia izan zuena.
OzZinemarentzat funtsezkoa da diktadura hertsi batean bidez zabaldu behar izan zuen zazpigarren arteari aitortza egitea, “zuzendari berriek aitzindari haien lana jaso dute oinordetzan”. Saio basatia proposatu du horretarako, izan ere, Sesion Salvaje filmak Espainiako Estatuko generoen zinemaren urrezko garaia erakusten du dokumental horrek. Besteak beste, Almerian filmatutako westernak, beldurrezko filmak eta destapetik zinema kinkira bildu dituzte filmera Julio Cesar Sanchez eta Paco Limon zuzendariek. B seriea bezala ere ezaguna izan zen zinema mota horrek, zinegile industria txiki bati eutsi zion eta obra txiki eta handiak ere utzi zituen.
Dokumentalean 200 film baino gehiago aipatzen dituzte.
Hilaren 17an, asteartearekin izango da emanaldia Niessen zinemetan 19:30ean hasita eta sarrerak 4 euroan daude salgai. Saioaren aurkezpena, berriz, Josemi Beltranek egingo du, Donostiako Beldurrezko Aasteko zuzendaria eta ondorengo solasaldia ere berak gidatuko du.
