
Euskal Herriko kluben txapelketa lortu du nagusien eta 22 urtez azpikoen mailetan, bikoteka. Gazte Mailako trinket txapelketan, Oiarpeko beste bikote bat garaile.

Elkartasuna da, zentzurik zabalenean Zaporeak elkartearena, eta elkartasun hori babestera dator Niessen Elkarteak iganderako antolatu duen kontzertu solidarioa.

Udalak balorazioa publiko egin du: 550 pertsonek hartu dute parte antolatu diren ekitaldietan. Eragileen inplikazioa ere goraipatu dute.

'Delinkuentziaren prebentziorako eta segurtasun plana' aurkeztu zuen atzo Pasaiako EH Bilduk, Antxoko Kultur Etxean. Gizarte mailan eragingo duten sei ildo biltzen ditu planak.

Pilotaren Txokoa Torneoko finalean berriz, txapela lortu zuen larunbatean EPLEko Mikel Aranguren pilotariak Senior Mailan Xabi Sancho usurbildarrarekin bikotea osatuta.

190.000 euroko diru zatia zuen udalak iaz laguntza horiei eta hutsik dauden etxebizitzak alokairura bideratzeko, eta 5.387 euro baino ez dituela gastatu esan du alderdi sozialistak.

Sesion Salvaje filma da OzZinemaren proposamen berria. Hilaren 17an eramango du pantaila handira Espainiako exploitation zinemaren gainean mintzo den dokumentala.

Xabier Montoiaren 'Golgota' liburuaren harira gonbidatu dute. 1936ko Gerra da liburuaren ardatza, eta Serranok gerra hark literaturan duen presentzia azalduko du.

Oiartzungo ikastolako 67 ikaslek parte hartu dute txapelketan. Ekain Telletxea, Kattalin Arabolaza, Oinatz Erauntzetamurgil eta Ander Garmendia saritu dituzte.

Ireber mendia igoko du Oiartzungo mendizaleen elkarteak. Ondoren Berastegin bazkalduko dute. Maiatzeko lehen asteburuan hiru eguneko irteera egingo dute.

Atx Teatroaren antzerki taldea gonbidatu du Oiartzungo Antzerkizaleen Elkarteak. Martxoari dagokion antzezlana igande arratsean izango da, udaletxean.

Koronabirusa zer den eta nola aurre egin behar zaion jakiteko gida egin du Osasun Sailak. Hainbat aholku eman dituzte, galdera-erantzunekin.

Hilaren 14ean izango da ikusgai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan 'Paperezko hegazkinak' eta beti bezala, euskaraz.

Sare Herritarrak batzarra egingo du hilaren 17an, 19:00etan Reina aretoan.

Gertakaria larunbat goizaldean izan zen. Taberna batean gertatutako liskar baten ondorioz, pertsona batzuk identifikatzen ari zirela, horietako batek agente bat jo zuen.

'Egunean behin' jokorako taldea osatu dute Lezon. Jada 180tik gora partaideak, baina bultzatzaileek 500 lezoarretara (edo gehiagora) iristea dute helburu.