Haurtzaroko lau ikasle, Eskolarteko Bertso Txapelketan sarituak
Oiartzungo ikastolako 67 ikaslek parte hartu dute txapelketan. Ekain Telletxea, Kattalin Arabolaza, Oinatz Erauntzetamurgil eta Ander Garmendia saritu dituzte.
Gaur hasi da Bertso Idatzien Eskolarteko Txapelketa. Gipuzkoako zortzi eskualdeetan saio bana egingo dute, eta Oarsoaldeari dagokiona izan da lehenengoa. Errenteria-Oreretako Orereta Ikastolan egin dute eskualdeko saio hori.
Haurtzaro Ikastolak jakinarazi duenez, zentroko lau ikaslek sariren bat lortu dute txapelketako saioan.
Guztira, ikastolako 67 ikasle aritu dira bertsoak idazten. Lau maila zeuden, eta maila bakoitzean bina ikasle saritu dituzte. Haurtzaroko ikasle sarituak honakoak izan dira:
- Oinatz Erauntzetamurgil eta Ander Garmendia saritu dituzte LH3-4 kategorian.
- Kattalin Arabolazak bigarren saria lortu du, LH 5-6 mailan.
- Ekain Telletxeak Lehen Saria eskuratu du, DBH 1-2n.
Bertsoak idazteaz gain, egin dute beste ekintza bat. Bertsoak sortu ondoren, saio didaktiko bat entzun dute parte-hartzaile guztiek. Horren ondoren banatu dituzte sariak.
Gipuzkoa osoan mila ikasletik gora aritu(ko) dira bertsoak idazten. Azkeneko saioa hilaren 27an egingo dute.