'Paperezko hegazkinak' proiektatuko da larunbatean Zinema Txikian
Hilaren 14ean izango da ikusgai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan 'Paperezko hegazkinak' eta beti bezala, euskaraz.
Aurrera jarraitzen du Pasaiako Zinema Txikiak. Hilaren 14ean (larunbata) Paperezko hegazkinak proiektatuko da Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 17:00etan. Gazte harrigarria 4 eta 10 urtetako haurrei zuzenduta dago eta beti bezala, filma euskaraz hutsean izango da.
Ikasturte hasieratik abian da Pasaiako gurasoek sustaturiko eta udalak lagundutako Zinema Txikia zikloa. Zinemaren bitartez, euskara haurrengana hurbiltzea izango du helburu egitasmoak. Aurreko bi urteetan arrakasta esanguratsua izan du Pasaiako Zinema Txikiak. Mota askotako filmak proiektatuko dituzte, betiere haur eta gazteei zuzendutakoak izango dira.