Gizon bat atxilotuta Trintxerpen, udaltzain bati eraso egiteagatik
Gertakaria larunbat goizaldean izan zen. Taberna batean gertatutako liskar baten ondorioz, pertsona batzuk identifikatzen ari zirela, horietako batek agente bat jo zuen.
Gizon bat identifikatzen ari zela, eraso egin zioten udaltzainari Trintxerpen. Larunbat goizaldean, 3:45ean Pasaiako udaltzainek gizon bat atxilotu zuten Trintxerpen, udaltzain bati eraso egiteagatik. Udaltzaingoko iturrien arabera, liskar bat sortu zen Trintxerpeko taberna batean, ustez, jantzi batzuk lapurtzeagatik.
Udaltzainak tokian bertaratu ziren. Hainbat lagun identifikatzen ari zirela, liskarrarekin zerikusia zutelakoan, gizonetako batek udaltzain bati jo zion. Ondorioz, erasotzailea atxilotu eta epailearen aurrean utzi zuten.
