Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Kohesioa izango da segurtasun bermerik onena EH Bilduren ustez

'Delinkuentziaren prebentziorako eta segurtasun plana' aurkeztu zuen atzo Pasaiako EH Bilduk, Antxoko Kultur Etxean. Gizarte mailan eragingo duten sei ildo biltzen ditu planak.

Artxibo irudia. Salbuezpenezko neurriez haratago, epe luzerako politikak beharrezkoak dira Pasaiako EH Bildurentzat.
Pasaia
2020/03/10

Duela aste batzuk, ezinegona zabaldu zen pasaitar askoren artean, bereziki antxotarren artean, tarte labur batean emandako lapurretak zirela eta. Ezinegona, neke eta haserre bihurtu zen eta manifestazio jendetsuak antolatu ziren Antxon, herritar askoren iritziz, herriak bizi duen utzikeria salatzeko.

Testuinguru horretan, Pasaiako EH Bildu lanean hasi zen egoera horren aurrean, “herritarrek alderdiaren erantzun bat merezi dutelako”, Iraitz Pazos zinegotziaren arabera. Atzo aurkeztu zuten Delinkuentziaren prebentziorako eta segurtasun plana Antxoko Kultur Etxean.

Koalizio abertzalean baina, argi dute segurtasunaz haratago, planaren xedea, globalagoa dela. Etorkizunean gertatu daitezkeen arazo sozialei konponbideak emateko “herri kohesioa” lortu nahi dutela azaldu du Pazosek. Kohesioa eta hezkuntza funtsezko dituzte, xenofobia, arrazakeria eta bestelako jarrera baztertzaileetatik ihes egiteko.

Koalizioaren planak sei lan ildo proposatzen ditu bi helburu nagusi lortzeko; “udal mailan segurtasun eta prebentzioari buruzko aurreiritziak berrikustea eta segurtasun subjektiboaren egoerari aurre egiteko beharrezkoak diren ekintzen diagnosia prestatzea eta ekintzak burutzea”. 

Segurtasuna subjektiboa erdigunean jarri dute abertzaleek, hau da, norberak segurtasunarekiko duen pertzepzioa. Izan ere, jendeak sentitzen duena ez du zertan bat egin behar datuek esaten dutenarekin, “datu objektiboek diote ez dela egon gorakadarik delinkuentzian. Baina jende asko ez da seguru sentitzen” dio Pazosek. Jendea seguru sentitu dadin, epe luzerako neurriak aldarrikatzen ditu EH Bilduk. Salbuespenezko neurriak zalantzan jartzen dituzte eta sakoneko azterketa egin behar dela diote, eraginkorrak izateko.

Antxotarren iritziak bildu dituzte asteotan, haien pertzepzioa ezagutzeko. Horren arabera, errepikatzen diren lau arrazoi jaso dituztela esan du zinegotziak, “baieztapen hauek jaso ditugu: delinkuentziak gora egin duela, etorkin asko daudela, polizia gutxi direla eta gutxitan daudela eta bide publikoaren itxura txarra dela”.

Aurreiritzi eta pertzepzio horiei aurre egiteko, honako sei lan ildo hauek proposatzen ditu EH Bilduk.

  • Udaltzaingo ereduaren berrikusketa: gaur egun bizi den agente eskasia gerta ez dadin, lan poltsa propioa osatzea inguruko jendearekin. Horrez gain, lau barrutietan udaltzainen presentzia bermatzea, trafikoan jarduteko udaltzainak kontratatzea eta udaltzainen formakuntza sozialerako ikastaroak eskaintzea nahi dute.
  • Espazioen planifikazioa: espazioak diseinatzerakoan alor ezberdinetako aktoreak biltzea —berdintasun teknikariak ala udaltzainak esaterako— haien iritziak aintzat hartu eta denen artean hirigintzan segurtasuna txertatzeko.
  • Bizikidetza, integrazioa eta hiritartasuna: ahultasun eta gizarte bazterkeria egoeran diren pertsonak integratzea helburu duten programak garatzea.
  • Komunikazioa eta sentsibilizazioa: komunikazio arduratsuaren bitartez, segurtasun objektiboan modu positiboan eragin nahi dute eta zurrumurruen aurkako plan baten bidez, diskurtso baztertzaileak ekidin.
  • Babesa eta erreparazioa: Edozein gertakari dela, udala eta bere baliabideak, biktimen mesedera egotea bermatu nahi dute.
  • Heziketa eta eraketa programa pertsonalizatuak: hiru neurri zehatz proposatzen dituzte; udalak eskainitako ikastaro eskaintza berrikustea, formakuntza eta lan plan pertsonalizatuak sortzea eta ikastetxeekin elkarlana estutzea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.