Lezoko 'Egunean behin' taldean 500 kide bildu nahi dituzte
'Egunean behin' jokorako taldea osatu dute Lezon. Jada 180tik gora partaideak, baina bultzatzaileek 500 lezoarretara (edo gehiagora) iristea dute helburu.
'Egunean behin'-en logoa. Egunean behin jokorako taldea sortu dute Lezon. Galdera-erantzun jokoa da Egunean behin, eta emandako erantzun zuzenen, eta horiek ematen irauten den araberako puntuazioa lortzen dute partaideek. Euskarazkoa da, eta gehienbat Euskal Herriko kultura orokorrarekin, eta abilidade jolasekin harremana duten galderak dira bertan erantzun behar direnak. Sakelako telefonoetako aplikazio baten bitartez jokatzen da.
Jokoan parte hartzeko, erabiltzaileek Egunean behin aplikazioa jaitsi behar dute Google Play-tik edo App Store-tik, eta behin sartuta Lezoko taldean parte hartu nahi dela esan. Hortik aurrera, euskaraz taldean jokatzen gozatzeko aukera izango dute hala nahi dutenek.
Taldea sustatzen ari direnek helburu garbia dute: 500 lagunera iristea. Jada 180tik gora partaideak.
