Atsolorra prestatzeko bilera egingo dute bihar
2019an jaiotako oiartzuarren gurasoak ostegun arratsaldean geratuko dira, azkeneko bilera egiteko. Hilaren 29an izango da harrera komunitarioa.
![atsolorra](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2020/03/1200-1463321598-img_2048.jpg)
Hileko azkeneko igandean egingo dute atsolorra, seigarren aldiz [Arg.: Oiartzungo Udala].
2019an jaiotako oiartzuarren gurasoek zita daukate bihar arratsaldean. 17:00etan elkartuko dira, udaletxeko pleno aretoan. Azkeneko bilera izango da biharkoa, hurrengo hitzordua hilaren 29an izango baitute. Orduan egingo da atsolorra; aro garaikideko seigarrena izango da.
Atsolorran euskal kulturan hezteko konpromisoa hartuko dute gurasoek. Oiartzuar berriekin zuhaitza osatuko dute.