Bi errekor eta zortzi domina EATko kirolarientzat Espainiako Master Txapelketan
Lorpen handiak Errenteriako Atletismo Taldeko kirolarientzat asteburuan Antequeran (Malaga, Andaluzia, Espainia) jokatu den Atletismoko Pista Estaliko Banakako Espainako Masterrean.
Lorpen handiak Errenteriako Atletismo Taldeko kirolarientzat asteburuan Antequeran (Malaga, Andaluzia, Espainia) jokatu den Atletismoko Pista Estaliko Banakako Espainako Masterrean. Alberto Quintano atletaren marka da aipagarriena, izan ere, bi urre lortu ditu, dekatloian eta jauzi hirukoitzean eta Espainiako errekorra egin bi proba horietan. 75 urtetik gorako Emakumeen mailan lehiatu da Ines Perez, eta berak ere urrea lortu du, hiru zehazki, 400, 200 eta 60 metroko lasterketetan.
Esther Estefaniak, berriz, 60 urtetik gorako emakumeen mailan zilarra eskuratu zuen 1.500 metroko lasterketan eta brontzea 800 metrokoan; zilarra ere Patxi Riezurentzat, 55 urtetik gorako gizonetan, altuera jauzian. Rafa Ferrer, 60 urtetik gorako gizonen kategorian lehiatuta bosgarren sailkatu zen 400 metroko lasterketan, eta laugarren, 200 metrokoan.