Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Jaizkibel zain dute

Dena prest dute dagoeneko, eta gaur da azken eguna ibilaldi horretan parte hartzeko izena emateko. Hala ere, izena eman ez badute ere igandean bertan 08:30ean Gurutze Santaren plazan azaltzen direnek ere izango dute parte hartzeko aukera.

Bianditzera pasa den abenduan egindako irteera. Argazkia: Xoxolur Mendi Kluba
Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2020/03/11

Eskolarteko Mendi Lehiaketaren barruan, XXXIII. Eskolarteko ibilaldi neurtua egingo dute igandean Lezon, Xoxolur  Mendi Klubak antolatuta. Dena prest dute dagoeneko, eta gaur da azken eguna ibilaldi horretan parte hartzeko izena emateko. Hala ere, izena eman ez badute ere igandean bertan 08:30ean Gurutze Santaren plazan azaltzen direnek ere izango dutela parte hartzeko aukera azaldu du Jaione Azpiroz Xoxolur Mendi Klubeko kideak: “Batez ere familia artean aritzen gara, baina hori ere ez da zertan hala izan, parte hartu nahi duten gazteek, edota bakarka datozenek ere aukera izango dute parte hartzeko eta herritar guztiak animatu ditugu, beraz, ibilaldia egitera”.

Parte hartzaile kopuru zehatzak ez dira jakingo beraz, igandera arte, baina 200 lagun bueltan biltzea espero dute Xoxolurrekoek. Helmuga, Jaizkibel, eta bertara heltzeko bi aukera: 6,88 kilometroko ibilbide motza; eta 9 kilometro inguruko ibilbide luzea.

Ibilbide neurtuak izango du berezitasunik aurten, eta berez ederrak diren parajeak ederrago bilakatuko ditu, baita Lezoren historia eta bertako pertsona eta pertsonaiak lehen lerrora eraman txikienen gozamenerako. Hala, ibilbideko bidegurutzetan eta kontroletan izango direnak trapujalez jantzita izango dira, eta Jaizkibel eta Lezoko paraje ezberdinetan izango dira, Trapujale, Marinazkane,  eta Zirikuak; Korri, Xalto eta Brinko; Zabarre eta piratak; eta Trabajadoriak barrakoietan, “zerbait berezia egin nahi genuen jende berria erakartzeko mendi klubera, eta honakoa polita iruditu zaigu sustapena egiteko”.

Hilero egiten ditu irteerak Xoxolurrek, batez ere familia giroan, baina azken aldian gazte talde bat ere batu dela irteeretara eta herritar ororentzat ateak zabalik dituztela nabarmendu du berriz ere Azpirozek: “Mendiarekin harremana izatea da helburua, denak elkarrekin ongi pasatzea. Adin ezberdinetako haurrak biltzen dira irteeretara, eta eskola moduko bat da, denek ikasten dute besteengandik eta aberasgarria da beraientzat ere”. Haurren kasuan, guraso edota arduradun batekin joan behar dutela irteeretara nabarmendu du Xoxolurreko kideak.

Igandean Jaizkibeletik barrena ibiliko dira, baina maiatzeko irteera ere prest dute Xoxolurrekoek, Nafarroara joango dira, Ezkabara zehazki.

 

Erlazionatutako edukiaXoxolurrek XXXIII. Eskola Arteko Ibilaldi Neurtua antolatuko du
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.