Xoxolurrek XXXIII. Eskola Arteko Ibilaldi Neurtua antolatuko du
Oarsoaldeko ibilaldi neurtua Lezoko mendi taldeak antolatuko du. Jaizkibel menditik barrena ibiliko dira, ibilbide luze eta motzean.
Hilaren 15ean Gipuzkoako Eskola Arteko Ibilaldi Neurtuak egingo dituzte, 33. aldiz. Eskualdeka izango dira, eta Oarsoaldeari dagokiona, Xoxolur Mendi Klubak antolatuko du. Bi ibilaldi egingo dituzte, luzea eta motza, Jaizkibeldik barrena.
Ibilaldiari balio erantsia eman nahi izan diote. Ibilbideko bidegurutze eta kontroletan egongo direnak trapujalez jantzita joango dira. Horretaz gain, beste hainbat parajetan Lezoren historiako eta festetako pertsona(ia)k ezagutzeko aukera egongo da: Trapujale, Marinazkane eta Zirikuak, Korri, Xalto ta Brinko, Zabarre eta piratak, Trabajadoriak Barrakoietan eta bukaeran Maria Labaien bere sagardo kupelarekin, plazan.
Xoxolur mendi taldekoek gonbita luzatu diete Lezoko herritar zein eragileei, eguna “ederra” izango delako. Jakinarazi dutenez, ikastetxeetan esku-orri bat banatuko dute egunotan.