Ostiralean emango dituzte Motxian Eby lehiaketako sariak
Motxian Eby sariketako ekitaldi nagusia Donibaneko Juanba Berasategi aretoan egingo dute, 18:30ean hasita. Magoa eta musika izango dira.
2020ko Motxian Eby Bikoizketa Lehiaketako sari emate ekitaldia ostiralean (hilak 13) egingo dute, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. 18:30ean hasiko da ekitaldia.
Kuadrillategiko gazteak izango dira ekitaldiaren publiko. Hala, sarituak izan diren bikoizketa lanak ikusteaz gain, Iurgi mago lezoarraren saioarekin eta Itzal talde pasaitarraren kantaldiarekin gozatuko dute gazteek.
Aurten hamahiru lan aurkeztu dituzte bikoizketa lehiaketara. Irabazleak 300 euroko saria jasoko du, Interneteko boto gehien jaso dituenak 200, eta herri bakoitzeko bozkatuenek, 50.