Bertan behera geratu da Antxoko Musika Astea
Aurreko astean hasi zen barrutiko musika astea. Koronabirusaren hedatzea oztopatzeko neurri gisa hartu dute erabakia antolatzaileek. Ondorioz astebururako iragarrita zeuden hiru kontzertuak ez dira egingo.
Pasai Antxoko Musika Astea ere bertan behera gelditzea erabaki dute antolatzaileek, Covid 19, koronabirusaren hedatzerik ez izateko Antxon. Aurreko astean hasi zen musika astea eta asteburu honetarako hiru kontzertu iragarrita zeuden. Dena dela, ekitaldi jendetsuak gune kutsakor bihurtzeko arriskua dutenez, Hirusta eta Pasaia Txiki abesbatzen eta Illunbe Musika Bandaren emanaldirik ez da izango. Antolatzaileek baina, atzerapena baino ez dela azaldu dute eta egoerak hobera egitean kontzertua aurrera eramango dutela adierazi dute.