Udalak bertan behera utzitako ekitaldien zerrendari beste hainbat saio gehiago gehitu zaizkio. Instalazio batzuk itxita egongo dira.
Udalak hainbat eraikin itxiko ditu, bihartik aurrera. Protokoloak martxan jarri ditu, eta hainbat zerbitzu eta ekitaldi bertan behera geratuko direla jakinarazi dute.
Hamabost egunez izango dira itxita ikastetxeak, martxoaren 27ra arte eta. Birusari eusteko asmoz hartutako neurriak direla zehaztu du, erabakia hartzeko unean, Nekane Murga Osasun Sailburuak.
Bi emakume hil zituen atzo gizon batek: uztez, emakumeen bikotea eta alaba da. Oarsoaldeko erakundeek aho batez gaitzetsi dute, eta elkartasuna adierazi.
Koronabirusari aurre egiteko neurri prebentibo gisa, bihar antolatzekoak ziren I. 'Eskubidean' Jardunaldia bertan behera gelditzea erabaki du Pasaiako Udalak.
Maider Ronquete sopranoak eta Franco Cavalleri piano jotzaileak kontzertua eskainiko dute larunbatean Madalenaren basilikan. Bikote musikal gisa egingo duten lehen emanaldia da larunbateko kontzertua.
Aurreko astean hasi zen barrutiko musika astea. Koronabirusaren hedatzea oztopatzeko neurri gisa hartu dute erabakia antolatzaileek. Ondorioz astebururako iragarrita zeuden hiru kontzertuak ez dira egingo.
Gaurtik aurrera, udal eraikinetako jarduerak bertan behera uztea erabaki du udalak. Neurri hori, gutxienez datozen hamabost egunetan mantenduko duela jakinarazi du.
Ikastetxeen itxierarekin batera, epe mugagabean ez da ez jardunaldi ez entrenamendurik egongo.
Bixi-Bixi Kultur Elkarteak kontzertu polita antolatuko du hilaren 28an. Sarrerak dagoeneko salgai dira, 12 euroan.
Covid 19 gaitzaren hedapenik ez emateko, erretirodunen egoitzak ixteko eta horiekin zerikusia duten ekintza guztiak bertan behera gelditzeko agindua eman du Eusko Jaurlaritzak.