Abantoko hilketa matxistak salatu dituzte eskualdeko udalek

Bi emakume hil zituen atzo gizon batek: uztez, emakumeen bikotea eta alaba da. Oarsoaldeko erakundeek aho batez gaitzetsi dute, eta elkartasuna adierazi.

abanto hilketak

Atzo arratsaldean Abanton egin zuten elkarretaratzea. [Arg.: @bildu_abanto].

Bi emakume bi hil zituzten atzo goizean Abanton (Bizkaia). Bi emakume horien bikotekidea eta aita atxilotu zuten atzo arratsaldean, hilketa bikoitzaren egilea delakoan.

Hilketa horien harira, Oarsoaldeko lau udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak jendaurrean eta aho batez adierazi nahi dute emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako jarrera erakutsiko dutela.

“Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen eta erakunde, elkarte eta herritarrek lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.”, esan dute sei erakundeek, ohar baten bidez.

Era berean, hildako emakumeen familiari elkartasuna adierazi nahi diete, emakumeen kontrako indarkeria gelditzea exijitu duten bitartean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.