Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Maider Ronquete: "Herriari abestu nahi nion, gogo handia nuen"

Maider Ronquete sopranoak eta Franco Cavalleri piano jotzaileak kontzertua eskainiko dute larunbatean Madalenaren basilikan. Bikote musikal gisa egingo duten lehen emanaldia da larunbateko kontzertua.

Maider Ronquete eta Franco Cavalleri erdian, Maria Madalenaren Lagunak Kultur Elkarteko Lourdes Uranga, Antxon Masa eta Gema Tuñonekin.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/03/12

Maider Ronquete sopranoak eta Franco Cavalleri piano jotzaileak kontzertua eskainiko dute larunbatean Madalenaren basilikan. Emanaldiaren atzean Maria Magdalenaren Lagunak Kultur Elkartea dago, eta kontzertuaren xehetasunak emateko agerraldia egin zuten atzo bi musikariek lagunduta. Errenteriarra da Ronquete eta oso gazte hasi zuen bidea musikan, Andra Mari Abesbatzaren harrobian, Oinarri abesbatzan, zehazki. Gaztea da Ronquete, baina bi hamarkada darama musika munduan. 2010 urteaz geroztik ahots musikaren teknika lantzen ari da Almudena Ortega irakaslearekin, eta errepertorioaren gainekoak eta estilistikoki Josu Okiñena trebatzen ari da. Bel kantoa duela hamar urte deskubritu zuen, baita maitemindu ere harekin, aitortu duenez, “izugarri gustatu zitzaidan, eroso sentitu nintzen abesten”. Errenterikoa Zaria Koru Eskolan ere ari da, Imanol Elizasuren zuzendaritzapean.

Kontzertuan ondoan izango duen Cavalleri Okiñena eta Ortegaren bidez ezagutu zuen Ronquetek duela urtebete. Uruguaitarra da Cavalleri eta sei urterekin hasi zen musika munduan: “Bidaia izan da, abentura ugariz betea musikarekin egin dudana eta egiten ari naizena”. Jaioterrian bertan hasi zituen musika klasikoan zentratutako ikasketak, eta bertan bi urtez arituta, Donostiara etortzea erabaki zuen ikasketa horietan sakontzera, “lizentziatura bertan egin dut, eta Musikenen espezializatu nintzen Marta Zabaleta eta Josu Okiñenarekin”.

Orain arte emanaldiak egin dituzte, baina ez biek bakarrik, musikari taldeak lagunduta baizik. Larunbatekoa beraz, lehen aldia izango da bikote musikal gisa arituko direna, eta errepertorio berezia osatu dute horretarako, eta larunbateko kontzertuan egingo dute lehenengo erakustaldia. urduri daudela aitortu dute biek, baina pianistak argi du beharrezkoa dela eta seinale ona gainera, urduritasun hori sentitzea, “urduritasunak, bakoitzak egiten duenarekin duen konpromiso maila erakusten du”. Larunbateko emaitza ezin dela aurreikusi ere esan du Cavallerik, “esan dezakeguna da kontzertu horren atzean, lan handia, ordu asko, egun askotako esfortzua dagoela da”.

Entzuleek gozatzea nahi dutela esan du Ronquetek, “hori da kontzertuaren helburua, jendeak ongi pasatzea, gozatzea gu entzuten gaituen bitartean”. Horri begira, kontzertua bi zatitan banatu dute: “Klasikoagoa izango da lehenengo zatia eta Bellini, Verdi edota Vivesen doinuekin osatu dugu. Bigarren zatia, berriz, herritarragoa izango da eta bolero eta bluesa aukeratu ditugu, besteak beste”. Formazio klasikoa dute biek, baina hortik beste generoetara gerturatzea dagoela erakutsiko dute larunbateko kontzertuan, baita bikain moldatzen direla batean zein bestean bestelako atmosfera bat sortuz entzulearentzat.

Bientzat erronka izango da kontzertua, lehen aldiz arituko direlako bikote musikal gisa, “estreinaldia izango da guretzako”, baina Ronquete erronka horrek hurbilagotik ukitzen du, bere herrian izango delako debut hori, “Nire herriari abestu nahi nion, gogo handia nuen eta oso berezia izango da niretzat”. Oso lan pertsonala dela errepertorioa aitortu du sopranoak: “Negar handia egin dut, baita barre ere, izugarri inplikatu naizelako”.

Bikote musikal gisa abiatu duten abenturari ez diotela mugarik jarri aitortu du Cavallerik, “egunean egunean sortzen eta elikatzen doa, ez dugu egin beharrik edo helmugarik finkatu”; hori bai, biok luze irautea nahiko luketela aitortu dute. Konplizitatea aipatu du Ronquetek, “oso handia da gure artean, eta horrek berebiziko garrantzia du, begirada batekin elkar ulertzeko gai garelako eta oholtza gainean hori oso garrantzitsua da”.

Madalenaren basilikan izango da emanaldia larunbatean, 20:00etan, doan, eta antolatzaileen izenean herritar guztiak animatu ditu hura entzutera joatera Lourdes Urangak, “luxua da guretzat Maider Ronquete eta Franco Cavalleri gure artean izatea eta kontzertua eskaintzea, eta ez dugu zalantzarik emanaldi zoragarria eskaini eta publikoak gozatuko duela”.

Errenteria-Oreretan emango duten kontzertu bera, Donostian emango dute hilaren 28an, Kantabriko klubean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.