Mikel Urdangarinek kontzertua emango du Juanba Berasategin
Bixi-Bixi Kultur Elkarteak kontzertu polita antolatuko du hilaren 28an. Sarrerak dagoeneko salgai dira, 12 euroan.

Zornotzako abeslariak kontzertua emango du Juanba Berasategin.
Mikel Urdangarin abeslariak kontzertu aparta emango du Pasai Donibanen, Bixi-Bixi Kultur Elkartearen eskutik. Emanaldia hilaren 28an (larunbata) izango da, Juanba Berasategi aretoan 20:30ean.
Sarrerak dagoeneko salgai dira, 12 euroan, honako salmenta guneetan: Donibanen; Berezi, Xabiker eta Iciar. Lezon; Tiñelun tabernan. Errenteria-Oreretan; Arkaitza tabernan. Oiartzunen; Kastro Berri tabernan. Antxon; Kamio tabernan. San Pedron; Antxeta elkartean.
