Lanerako ezintasun iraunkorra aitortu diote Paisan lanean aritutako emakume bati
Leuntzaile lana zuen, eta amiantoa, poliuretanoa eta fenol formaldehido zuten bakelita piezak garbitu zituen lantegi horretan 1969. eta 1982. urteen artean, eskularruekin eta betaurrekoekin babestuta soilik.
Amiantoarekin lan egin zuen Paisa lantegian, Errenterian lehenik, eta Oiartzunen ondoren. Leuntzaile lana zuen, eta amiantoa, poliuretanoa eta fenol formaldehido zuten bakelita piezak garbitu zituen lantegi horretan 1969. eta 1982. urteen artean, eskularruekin eta betaurrekoekin babestuta soilik. Biriketako fibrosi interstiziala eta pneumonia interstiziala ditu egun, Trujillon (Caceres, Extremadura, Espainia) bizi da egun eta Caceresko epaitegiu batek bere gaixotasuna amiantoarekin lan egitearekin bateragarria dela ondorioztatu eta lanerako ezintasun iraunkorra aitortu dio.
2018ko urrian onartu zion epaitegiak ezintasun erabatekoa emakumeari baina Explosivos Rio Tinto-Ercros enpresak —aurretik Paisa— helegitea jarri zion erabakiari. Epaileak ez du onartu eta emakumearen aldeko behin betiko ebazpena egin du.