Udalarekin telefonoz aritu beharko da bihartik aurrera
Koronabirusa prebenitzeko Espainiako Gobernuak hartutako erabakien arabera, udaletxea itxita egongo da. Diru laguntzak eta antzerakoen eskaerak, atzeratuta.
Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, Covid-19 prebenitzeko neurrien errege dekretua jarraituz, hainbat neurri hartuko ditu.
Oiartzungo udaletxea itxita egongo da bihartik (astelehena) aurrera. Telefonozko zerbitzua bideratuko da eta telefonoz baloratuko da jarraitu beharrreko pausuak zeintzuk diren. Hona hemen udal-zerbitzuetako telefonoak:
· Harrera orokorra: 943 49 01 42.
· Udaltzaingoa: 943 49 33 11.
· Hirigintza: 943 49 03 77.
· Gizarte-zerbitzuak: 943 49 05 52.
· Alkatetza: 943 49 18 62.
Bestalde, bihartik aurrera baita ere, prozedura administratiboko tramitaziorako epeak bertan behera geratuko dira, errege dekretu horrek aipatzen duen modura. Hala nola, diru-laguntzak eskatzeko epea, alegazioak egiteko epeak, baimenak eskatzeko epeak edota helegiteak egitekoak.
