Administrazio prozeduren epeak etenda Pasaiako Udalan
Prozeduren zehaztapenak bertan behera geratuko dira eta era berean prozedurak izapidetzeko epeak geldituko dira, larrialdi sanitarioa eta horri lotutako neurriek iraun bitartean.
prozedura administratibo guztiak geldituko dira, epemugarik gabe. Irudia: Pasaiako Udala. COVID-19 gaitzaren hedatzea eteteko ezarritako alarma egoeraren dekretuari jarraiki, prozedura administratibo guztiak geldituko dira Pasaiako Udalan. Izan ere, 14ko463/2020 Errege Dekretuak, administrazio prozedura epeen etetea eskatzen du. Era berean izapidetze epeak ere bertan behera geldituko. Bi neurriak behin-behinekoak direla jakinarazi du Udalak; alarma egoera amaitutzat jotzean, prozedurekin hasiko dira berriz ere.
