Udane Loidi eta Udane Arbelaitz sokatiralariek zein Hodei Lujanbio lasterkariak egun hauek nola bizitzen ari diren kontatu dute, entrenamendu saio ohikoetatik at.
333 errenteriarrek eman dute izena Zaintza Sare Komunitarioan boluntario lanetan aritzeko. Helburua, herritar zaurgarrienengana heltzea, babesa eta zaintza komunitarioa eskaintzea beraien oinarrizko beharrei erantzunda.
Lezoarrak etxean daude. Ohiko egunetan ibilgailuz gainezka dauden errepideetako trafikoa ia hutsala da. Plaza eta kaleetan, inor ere ez.
Osasun larrialdi egoerak herriko kaleak hutsik utzi ditu.
Programazioan aldaketak egingo dituzte, larrialdi egoeragatik. Egunotan ez da gonbidaturik egongo, baina bai konfinamendua pasatzeko aholkuak, musika eta abar.
Larrialdi egoeran sortutako herrigintza mugimendua da Oiartzun Aurrea. Aisialdirako eskaintza, boluntario sarea eta beste hainbaten berri emango du.
Alarma egoerak indarrean jarraitzen duen bitartean telefonoz eta modu telematikoan artatuko ditu herritarrak.
Hiru eguneko ikastaroa izan zen Aranzadiko Virginia Garzia adituaren gidaritzapean. 24 lagunek parte hartu zuten ikastaroan eta antolatzaileen arabera, emaitza ezin hobea izan zen.
Lau Haizetara elkarteak gainera, aurreratu du zein izango den lehiaketaren hirugarren asteko bi irabazleek jasoko duten saria: barazki ekologikoekin osatutako saskia.
33 urteko gizon bat atxilotu dute, ama hiltzea leporatuta. Aste batean Euskal Herrian hil duten hirugarren emakumea izan da. Arratsean balkoietatik mobilizatzeko deia egin dute.
Soraluzen hil duten emakumea, astebetean hil duten hirugarrena da Euskal Herrian. Etxeetako balkoi eta leihoetatik zarata egitera deitu dute.
"Biyurri txalentx hamabost aldiya" izeneko erronka bat prestatu dute edonork etxetik egin ahal izateko.