Administrazio prozeduren epeak etenda Pasaiako Udalan
Prozeduren zehaztapenak bertan behera geratuko dira eta era berean prozedurak izapidetzeko epeak geldituko dira, larrialdi sanitarioa eta horri lotutako neurriek iraun bitartean.
COVID-19 gaitzaren hedatzea eteteko ezarritako alarma egoeraren dekretuari jarraiki, prozedura administratibo guztiak geldituko dira Pasaiako Udalan. Izan ere, 14ko463/2020 Errege Dekretuak, administrazio prozedura epeen etetea eskatzen du. Era berean izapidetze epeak ere bertan behera geldituko. Bi neurriak behin-behinekoak direla jakinarazi du Udalak; alarma egoera amaitutzat jotzean, prozedurekin hasiko dira berriz ere.