Arreta presentziala bertan behera utzi du udalak
Alarma egoerak indarrean jarraitzen duen bitartean telefonoz eta modu telematikoan artatuko ditu herritarrak.
Herritarren arreta presentziala bertan behera utzi du udalak, eta aurrerantzean beraz, telefonoz eta bide telematikoz artatuko ditu, alarma egoerak indarrean jarraitzen duen bitartean. Horretarako, Zu! Zure Udalak 09:00etatik 17:00etara emango du zerbitzua 010 eta 943 449 600 telefono zenbakietan. Posta elektronikoa nahiago dutenek ere izango dute hura erabilita udalarekin harremanetan jartzeko aukera, mezuak hona bidalita.