Blas de Lezoren astronomia ikastaroak izarrak gerturatu ditu
Hiru eguneko ikastaroa izan zen Aranzadiko Virginia Garzia adituaren gidaritzapean. 24 lagunek parte hartu zuten ikastaroan eta antolatzaileen arabera, emaitza ezin hobea izan zen.
Izarrak gertuago sumatzen dituzte aurreko astean Blas de Lezo Itsas Arrantza Eskolan izan zirenak. Eskolak hiru eguneko astronomia ikastaroa antolatu zuen aurreko astean, Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera. Hain zuzen ere, Aranzadiko Virginia Garzia adituak gidatu zituen saioak eta harekin batera ikastaroan izena emandako 24 pertsona izan ziren.
Kometak, asteroideak, izarren hautsak, planetak, izarrak… finean, unibertsoa izan zuten hizpide Blas de Lezo Itsas Arrantza Eskola. Oso pozik dira antolatzaileak, ikastaroa oso arrakastatsua izan baitzen. Asteotan herritarrek biziko duten itxialdiari aurre egiteko, leihora atera eta izarrei kasu egitea gomendatu dute Blas de Lezotik.