Egunean behin jokoak baditu irabazleak
Lau Haizetara elkarteak gainera, aurreratu du zein izango den lehiaketaren hirugarren asteko bi irabazleek jasoko duten saria: barazki ekologikoekin osatutako saskia.
Lau Haizetara Euskaltzaleen Topaguneak antolatu duen Egunean Behin taldeak baditu dagoeneko bigarren asteko irabazleak. Schuld Jauna izan da irabazlea puntu gehien denbora gutxienean pilatuta (559) eta Ainhoa berriz izan da zozketaren bidezko irabazlea. Azken hori, sailkapen taulako 260. postuan zegoen.
Lau Haizetara elkarteak gainera, aurreratu du zein izango den lehiaketaren hirugarren asteko bi irabazleek jasoko duten saria: barazki ekologikoekin osatutako saskia. Elkartearen barruan elikadura burujabetzaren gainean aritzen den Baratze Taldeak prestatuko ditu bi saski eder eta osasuntsu horiek.
Bigarren asteko irabazlek, elkartearekin harremanetan jarri beharko dute posta elektroniko bidez saria jasotzeko.