Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Printzatuko ez den sarea

333 errenteriarrek eman dute izena Zaintza Sare Komunitarioan boluntario lanetan aritzeko. Helburua, herritar zaurgarrienengana heltzea, babesa eta zaintza komunitarioa eskaintzea beraien oinarrizko beharrei erantzunda.

sare sendoa sortu dute zaintza komunitarioa egi bihurtzeko. Sare sendoa sortu dute zaintza komunitarioa egi bihurtzeko.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/03/17

Boluntarioak eskatu zituen Errenteriako Udalak Zaintza Sare Komunitarioa osatzeko. Helburua, egoera zaurgarrienean daudenak bakarrik ez uztea, babesgabe ez sentitzea, eta izan ditzaketen oinarrizko beharrak asetzea. Oinarrizko horiekin laguntzeaz gain —Babes Zibileko boluntarioek egingo dute lan hori, babeserako neurriak hartzeko baliabideak dituztelako- udalak beste helburu bat jarri zuen: Errenteria-Oreretan bizi diren 70 urtetik gorako herritar guztiak deituko ditu telefonoz, ongi dauden galdetu, eta zer edo zer behar duten galdetzeko. Azken neurri hori, bakarrik bizi diren 65 urtetik gorako herritar guztiekin ere hartu du.

Deia egin eta berehala erantzun dute errenteriarrek; jende ugari prest boluntario lan horietan aritzeko, alea jartzeko covid-19ak eragin duen osasun larrialdiak sortutako egoera latzaren aurrean ekarpena egiteko. 200 lagunek izena emana zuten atzo, eta gaur eguerdian 333 lagun ziren boluntario lanak egiteko prest.

200 lagun atzo bertan hasi ziren lanean, telefono deiak egiten adinekoei. Boluntario horietako bat da Enara Alfonso. 22 urte ditu eta bera izan da Zaintza Sare Komunitarioan aritzeko izena eman zuen lehenengo boluntarioa. “Arduraz” jokatu behar dela dio, eta egoera honetan ekarpena egin beharra dagoela argi du: “Badago beharra duen jendea, ezin duena etxetik atera oinarrizkoak erostera, edota bakarrik bizi dena, eta beraz, bakarrik kudeatu behar duena egoera hau, eta nik laguntzeko zer edo zer egitea badut, prestutasun osoa dut”. Bi aldiz pentsatu gabe, sarearen berri izan bezain pronto eman zuen izena.

Deiak martxan

Atzo arratsaldean bertan hasi zen lanean Alfonso. Udalak 30 telefono zenbakiko zerrenda eta galdetegi gidoia eman zizkion; gaur HITZA-rekin hitz egiteko unean deiak egiten ari zen gaztea, “Gaur beste 30 lagunen zerrenda pasa didate udaletik, atzo eta gaur artean 40 dei egin ditut momentuz”. Deia jasotzen dutenei, udalaren bidez jaso duela telefono zenbakia, zaintza sare komunitarioko boluntarioa dela eta zer moduz dauden eta zer edo zer behar ote duten galdetzeko deitu diela azaltzen die, “informazio bat ere jaso behar dugu deitzen dugun pertsona bakoitzarena, bere egoeraren berri izateko. Etxean egotea gomendatzen diegu ez kutsatzeko, eta koronabirusaren sintomak zeintzuk diren azaltzen dizkiegu. Horiek sentitzekotan nora deitu behar duten ere azaltzen diegu”.

Erosketak egin, botikak erosi edota oinarrizko beharren bat baldin badute 010 telefono zenbakira dei dezaketela ere esaten diete. “Oso eskertuta” azaltzen direla  esan du Alfonsok, eta anekdota batzuk ere kontatu ditu: “91 urteko gizon batekin hitz egiten ari nintzela serio esan zidan berak bazekiela ez zuela birusak hilko, tokatzen zitzaiolako hilko zela. Beste emakume batek, berriz, denbora pasa balkoira atera eta balkoitik balkoira hitz egitea bihurtu duela esan dit, kalean adinekoak ikusten baditu etxera bidaltzen dituela ere kontatu dit, errieta eginda”. Beste askok hitz egiteko, besterik gabe, bateren batekin komunikatu ahal izateko aprobetxatu dutela deia dio Alfonsok, “batzuk beharra dute bateren batekin hitz egiteko, entzunak izateko eta horretan laguntzea badugu, primeran”.

Asebeteta esperientziarekin, hala dagoela esan du Alfonsok, “aspertuta gaude etxean konfinatuta, eta zer gutxiago laguntza eskaintzen badiegu besteei bizitza errazteko; ez dizu esfortzurik eskatzen, dei batzuk egitea da, behar handiena dutenekin hitz egitea. Esfortzu txikia da eta emaitza, berriz, balio handikoa”.

Alfonsok laguntzera deitu du jendea, sarearekin bat egitera: “Asko laguntzea dugu, gure ekarpena egitea da”.

Adinekoak, herritarren %25a

Duintasuna Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteko kidea da Joxe Mari Uria. Pentsio eta zahartzaro duinen alde borrokatzen da elkarte hori, eta behin baino gehiagotan mintzatu da adinekoen bakardadearen gainean, “bakardadearekin amaitzeko tresna eta neurriak behar ditugu”. Zaintza Sare Komunitarioa martxan jarri izana “berri ona” dela dio, “pozgarria eta egokia”, adineko pertsonekiko sentsibilitate bat badagoela erakusten duelako: “Udalak kontuan hartu du errenteriarren %25a adinekoak garela”. Iniziatiba martxan jartzeko boluntarioak eskatu izana egokia iruditu zaio Uriari, eta gogora ekarri beraietako asko bakarrik bizi direla, “bakarrik bizi diren adineko horien artetik gehienak, gainera, emakumeak dira”.

Iniziatibaren beste puntu aipagarria, solidarioa izatea da Duintasunako kidearentzat, eta belaunaldiartekoa: “Komunitate kontzientzia sortzeko izugarri garrantzitsua da; krisi honek duen txar guztiarekin, badu zer edo zer positiboa, balioko du adineko pertsonak bazterrean ez uzteko, eta halaber, balioko du belaunaldiarteko harreman bide batean lehen urratsa egiteko: gure herrian, gure auzoetan elkar babeserako esperientzia baten hasiera suposatuko du honek. Etorkizunari begira, gainera, bestelako bideak zabaltzeko balio dezake, eta adibidez, antena pertsonak sarearen sorrera izan daiteke; pertsona horiek gizarte zerbitzuekin harremanetan daude eta egunerokotasunean beren inguruan dauden pertsona zaurgarrienen jarraipena egiten dute, baita bakarrik bizi direnena ere. Hau martxan dago beste lekuren batean, eta praktika egoki horiek gurera ekarri beharko genituzke”.

Adineko pertsonen behatokiaz ere mintzatu da Uria; udalak aurreikusia du martxan jartzea, “helburua da adineko pertsonen zahartzaro aktiboa sustatzea”. Argi du belaunaldiarteko iniziatiba martxan jartzeko abiapuntua izan daitekeela Zaintza Sare Komunitarioa eta ezin dela aukera galtzen utzi, “ekarpen handia egin diezaiokegu elkarri, prest gaude jasotzeko, baita emateko ere”.

Herritarrak akuilu

Udala da iniziatibaren sustatzailea, eta Aizpea Otaegi alkatea pozik azaldu da iniziatibak izan duen erantzunarekin, “Deialdia zabaldu genuen unean jaso genuen olatu handiena, baina boluntarioen izen emateak jarraitzen du, eta zabalik izango da. Oso polita izaten ari da, txarrenean onena ateratzea delako; oso egoera larri eta berezi batean ikustea jendeak laguntzeko eta komunitatea babesteko duen gogoa, oso polita da”. Jendea, herritarrak hain justu dira iniziatibaren atzean daudenak, hala esan du Otaegik, “izan ere, asko hurbildu dira zer edo zer egin nahi zutela esanez, zertan laguntzea zuten galdetuz; hori izan da akuilua. Oso polita izaten ari da guztiontzat esperientzia hau”.

Oso polita eta errepikaezina ziurrenik, covid-19ak ezjakintasunean murgilduta gauzkan honetan eta alarma guztiak saltarazi dituenean komunitatearen saretzeko iniziatiba, elkar zaintza, elkar babesa, elkarri laguntzeko gogoa. Horrek arrastoa utziko duen zalantzarik ez du alkateak. Nahiko lukeela, baina aukerarik ez duela —hamaika fronte  dituelako zabalik osasun krisiarekin— boluntario aritu aitortu du, bestalde, “oso gertutik jarraitzen ari naiz prozesua, ez naiz parte hartzen ari baina oso gustura egingo nuke. Horretan ari den jendeak gainera, gogoa dauka konpartitzeko bizitzen ari dena”.

8.000 herritarri deiak

8.000 herritarrei egingo dizkie deiak udalak Zaintza Sare Komunitarioan ari diren boluntarioen bidez. Atzo arratsaldean hasi ziren deiak egiten, eta atzo eta gaur artean herritar horien %70ak jasoko du lehenengo deia, “sekulako lorpena da”. Herritarrek, oro har, oso harrera ona egin diotela iniziatibari nabarmendu du alkateak, eta sare sozialetan atzo emakume batek jarritako mezuak atentzioa eman diola esan du: “Egia zela udala deiak egiten ari zela, bere ama bakarrik bizi dela eta deia jaso zuela esan zuen. Batzuetan halakoak iragartzen dira, baina gero inork ez du inor ezagutzen hori gertatu zaiona; kuriosoa egin zitzaidan”.

Iniziatibaren atzean herritar askoren laguntzeko gogoa dago, baina baita udalak aspaldian duen kezka bat, “gure zalantza beti da gauzak martxan jartzen ditugunean norengana iristen ote garen, zein gaitasun daukagun benetan jendearengana iristeko edo tipularen kapa batzuetara iritsi bai baino nola iristen garen ahalik eta modu zabalenean herritar guztiengana. Oso ondo zegoen telefono zenbaki bat publiko egitea beharrik zuen jendeak deitu zezan, baina gure kezka zen telefono hori aktibatuko zela nork jakingo zuen: gutxi batzuk, komunikatiboki konektatuen daudenak, baina jende pila betengana ez gara iritsiko, eta horiek dira, hain justu, gure behar handiena daukatenak. Iritsi behar genuen etxe guztietara”.

Harago jo du Otaegik, eta aitortu du kezka eragin ziela konfinamendu egoerak zer nolako isolamendu, kezka eta beldur egoera eragin zezakeen batez ere,  helduengan, “bere etxeetaraino iristea zen modu bakarra, eta telefonoz. Funtzionatzen ari da”.

Eskertza eta aitortza egin die boluntarioei alkateak: “Halako pertsonak herrikideak izateak bihurtzen gaitu beste zerbait; ez gara toki  jakin batean espazioa eta denbora partekatzen dugun pertsona solteak, gure inguruan gertatzen denarekin konprometitzen garen jendea gara, eta horrek sekulako balioa dauka. Egoera berezi honek eman digu aukera, beste behin ere, hori ikusteko, eta nik uste dut hau pasatzen denean pentsatu beharko dugula egoera honek, onetik utzi duen guzti horretan. Ziur asko egun hauetan egiten ari garenak, jarraipena izatea oso interesgarria eta ederra litzateke”.

Boluntarioek izena ematen jarrai dezakete. Momentuz telefono deiak egiten ari dira baina ez du udalak aterik itxi, “unean unean aldatzen ari da egoera eta, beraz, behar berriak sortzen. Aztertu egin beharko dugu zeintzuk diren laguntza emateko modu berriak horren arabera”.

Erlazionatutako edukiaZaurgarrienak babesteko sarea martxan Errenterian
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.