Antxon odola emateko ez ohiko saioa deitu dute gaurko
Koronabirusak eragindako larrialdi sanitarioaren ondorioz, odola behar dela jakinarazi du Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak. Gaur egingo da saioa, Antxoko osasun zentroan 18:30etatik 20:30etara.
Odola emateko deia egin dute gaurko Antxoko osasun zentroan 18:30etatik 20:30etara. Koronabirusak eragindako larrialdien ondorioz odola ematea inoiz baino garrantzitsuagoa dela adierazi du Euskadiko Odol Emaileen elkarteak.